Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailak 11-13

Bilbao BBK Livek aurtengo kartela itxi du, eta egunez eguneko egitaraua iragarri

N. V. | EITB Media

Grace Jones, Air, Slowdive eta Los Planetas gehitu dituzte taldeen zerrendara. Massive Attack eta The Prodigy izango dira ostiraleko buruak, Grace Jones eta Underworld ostiralekoak eta Arcade Fire eta Jungle larunbatekoak.

  • 2023ko Bilbao BBK Live, Arctic Monkeys jotzen ari zela. Argazkia: Oscar_L_Tejeda

    2023ko Bilbao BBK Live, Arctic Monkeys jotzen ari zela. Argazkia: Oscar_L_Tejeda

Bilbao BBK Live jaialdiko antolatzaileek itxitzat eman dute gaur 2024ko edizioaren kartela. Jakina da zen uztailaren 11n, 12an eta 13an Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy, Underworld, Khruangbin eta Parcels taldeak izango zirela, besteak beste, eta gaurkoan zerrendari batu dizkiote Grace Jones mitikoa, Air ("Moon safari" jotzen), Slowdive, Los Planetas ("Super 8"ren 30. urteurrena ospatzen), Albert Plá, Meute, Mujeres, María José Llergó, Samantha Hudson eta Kiasmos.

Egunez egun, beraz, ostegunean talde eta bakarlari hauek izango dira Kobetamendiko agertokien gainean: Massive Attack, The Prodigy, Folamour (A/V), Cymande, Death from Above 1979, Sen Senra, Air, Los Planetas, Orbit, Mezerg, NewDad, El Buen Hijo, Dharmacide, Nunatak, Martín de Marte zarauzar taldea eta Nexo Malito Bilboko kolektiboa.

Ostiraleko, jaialdiaren bigarren eguneko izen nagusietako bat gaur iragarrietako bat da, Grace Jones artista ikonikoarena. Berarekin batera izango dira egun horretan Underworld, Khruangbin, Parcels, Jordan Rakei, Ezra Collective, Meute, Albert Pla Rumbagenarios ikuskizuna aurkezten, Standstill itzulerako biran, Aiko El Grupo, Karavana, Maria José Llergó, Daniela Pes, Ralphie Choo, Samantha Hudson, Oro Jondo, Parkineos eta, Euskal Herritik, Melenas, Ezezez, Silitia eta S T R.

Jaialdiaren azken egunean, larunbatean, proposamen hauek izango dira entzungai: Arcade Fire, Jungle, Alvvays, Floating Points, Noname, El Columpio Asesino, Slowdive, CHALK technoa eta punka nahasten duen irlandar taldea, Zoe Gotusso, Kiasmos islandiarrak, Good Neighbours, Mujeres, Boye, eta Oki Moki getariarrak.

Hamazapigarrena izango den edizio honetarako, osatuta dago, halaber, Basoa (klubeko musika, DJen eskutik) eta Lasai (100 bpm-tik beherako musika) eremuen kartela.

Bonuaren salneurria 150 eurokoa da (25 euro gehiago, kanpineko 4 gaualdi ere erreserbatu nahi badira) apirilaren 5era arte, eta eguneko sarrerak apirilaren 2an jarriko dituzte salgai.