X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Tendentziak

‘La Mesías’en soinu banda: tradizioa, epikotasuna eta fedearen argi-ilunak

Ainhoa Vitoriak La Mesias telesaileko soinu banda eta bertan parte hartu duten artisten zerrenda ekarri dizkigu "B Aldea"ra.

  • 'La Mesías' telesaileko irudia

    'La Mesías' telesaileko irudia

    24:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ainhoa Vitoriak 'La Mesías' telesaileko soinu banda izan du hizpide, "B Aldea"n.

Javier Calvo eta Javier Ambrossiren azken lana Movistar Plus+en estreinatu da, publikoaren harrera ezin beroagoarekin. Kolaboratzaileak azaldu digunez, musikak berebiziko garrantzia du 'La Mesías'en kontakizunaren baitan.

Telesailaren playlist ofizialik argitaratu ez duten arren, kredituetan agertzen diren hainbat artista ekarri dizkigu Ainhoa Vitoriak, telesailaren unibertsoan sakontzeko.

Raul Refree ekoizlea da horietako bat. Rodrigo Cuevas, Guitarrica de la Fuente, Fermin Muguruza eta Rosalía artistekin aritu izan da, beste askoren artean. "Catalina en Gran Vía" abestia (Raul Refree, Rosalía eta Fermin Muguruzaren arteko elkarlana) entzun dugu.

Rodrigo Cuevas asturiar artistak ere badu bere tokia 'La Mesías'en soinu bandan. "Xiringüelu" entzun dugu, telesailean zein Cuevasen obran topa dezakegun tradizioaren berrikuspen abangoardistaren adibide gisa.

Bukatzeko, kolaboratzaileak Hidrogenesse bikote kataluniarra izan du hizpide. Pop elektronikoa eta letra ironikoak uztartzen dituzte, eta telesaileko sekuentzia esanguratsuenetariko bat girotzen duen "La puerta del cielo" abestia ekoiztu dute.