X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Poliziaren jazarpenari abestu dioten artistak, Kattalin Barcenarekin

"B Aldea"ko kolaboratzaileak Jorja Smith, Trueno eta Kanye West artisten abestiak ekarri ditu, besteak beste.

  • Jorja Smithen "Blue Lights"en bideoklipa

    Jorja Smithen "Blue Lights"en bideoklipa

    21:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kattalin Barcenak poliziaren gaiak azken urteetako musikaren historian izan duen presentzia izan du hizpide "B Aldea"n.

Kolaboratzaileak azaldu duenez, hamaika artistek abestu diote poliziaren jazarpenari, salaketa gisa. Horietako gehienek klase eta arraza kontzientziatik egin dute, zapaldutako kolektibo gisa, poliziaren gehiegikeria agerian uzteko asmoarekin.

Jorja Smithen "Blue Lights" izan da Barcenak ekarritako lehen abestia. Bertan, pertsona arrazializatuek poliziaren aurrean duten babesgabetasuna salatzen du britainiar artistak.

Bigarren adibide gisa, Dos Minutos eta Trueno argentinarren arteko elkarlana ekarri digu: "Ya no sos igual". Abestiaren aitzakian, Truenok bere azken biran egindako performancea izan du hizpide Kattalinek: poliziak artista atxilotu zuen, oholtza gainean, Argentinan bizi duten eskubide politikoen urraketa salatzeko.

Kanye West eta Jay-Zren "No Church in The Wild" ere aipatu du kolaboratzaileak, boterearen inguruko galdera existentzialak egiten dituen aldetik. Abestian baino gehiago, bideoklipean jarri du fokua.

Bukatzeko, gaiaren inguruko hausnarketa egin du Barcenak. Honen ustez, "munduan euren zilborra eta euren musika baino gauza garrantzitsuagoak" daudela ikusi behar dute artistek. Afera politikoen inguruko iritzia eta posizioa argi uztea garrantzitsua da kolaboratzailearen ustez, eta inguruko artistak gai horiek euren lanean integratzeko gonbita egin du tartea amaitzeko.