X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Mitski, The Japanese House, Tulsa eta Esanezin: ‘sad girl’ak, emozioen gazi-gozoei abesten

Ainhoa Vitoriak 'sad girl'en etiketaren inguruan hitz egin digu 'B Aldea'n.

  • The Japanese Houseren 'chewing cotton wool' diskoaren azala

    The Japanese Houseren 'chewing cotton wool' diskoaren azala

    20:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sad girlen figura izan du hizpide Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n. Malenkoniarekin, tristurarekin eta emozioen argi-ilunekin konektatzen dute 'sad' etiketan sailkatzen ditugun artistak.

Mitski izan da proposatutako lehen artista, "I Don't Like My Mind" abestiarekin. Egun tristeetarako musika tristea egiteaz gain, arrakastaren kudeaketarekin arazoak izan dituela kontatu digu kolaboratzaileak.

The Japanese Housen "Sad to Breath" izan da Ainhoak ekarri digun bigarren kanta. Gainera, britainiar artistak egindako ABBAren "Super Trouper" kantaren sad bertsioa aipatu digu.

Gurera etorrita, tristurari abesten dioten bi sad girlen lanak. Tulsaren Amadora eta Esanezinen Erretratu bat diskoak ekarri ditu kolaboratzaileak.