X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Nakar: “Gure lehenengo ilara militantea izan ohi da eta pozik gaude horrekin”

Jone Laspiur eta Xalba Ramirez taldekideak “B Aldea”n izan dira, euren estreinako diskoa aurkezten. Gainera, esklusiban aurreratu digute "epelkeriaren kontrako" EP batean lanean daudela.

  • Nakar

    Nakar. Argazkia: arriguri

    25:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nakar taldeko Jone Laspiur eta Xalba Ramirezek Lore Ta Laban diskoa aurkeztu dute "B Aldea"n.

Synth-poparen munduan murgilduta dauden aldetik, elektronikaren komunitateak Euskal Herrian izan duen berpizkundea izan dute hizpide Julen Idigorasekin.

Diskoaren izenaz ere galdetu diegu. Albuma bukatzear zeudela okurritu zitzaien diskoaren izen bera zuen abesti bat sartzea, diskoa ixteko.

Loreei eta labanei abesten dio Nakarrek bere estreinako LPan, maitasunari eta minari, baita bizitzako une latzen ostean datorren norbere burua barkatzeko beharrari ere. Diskoa sortzea nolabaiteko "ebazpen bat" izan da Xalbarentzat, norbere buruarekin "adiskidetzea" Jonerentzat.

Emozioen mundu onirikoan ideia politikoak uztartzeaz ere aritu dira; izan ere, auzoaz eta donostiar gazteek bizi duten egoera prekarioaz mintzo dira diskoan.

Esklusiba batekin itxi dute elkarrizketa: epelkeriaren kontrako EP batean ari dira lanean.