X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Skabidean: “Kontzertuetan egiten duguna etxean entzuteko aukera eman nahi genuen”

Taldekideek euren estreinako zuzeneko diskoa aurkeztu digute: ‘Maite Zenuen Hiria’.

  • Skabidean

    Skabidean. Argazkia: Maddi Goikoetxea (@m_goikoetxea)

    19:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Skabidean taldeko Antonio eta Imanol "B Aldea"n izan dira, Maite Zenuen Hiria izeneko disko berria aurkezten.

Zuzeneko diskoa da esku artean duguna, eta Durangoko Azokatik entzungai eta eskuragai dago.

Iruindar bandaren lehen zuzeneko albuma da. Iruñeko kaleetan grabatu zuten, iazko udan. "Zuzenekoan ondo sonatzen dugula uste dugu eta ilusioa egiten zigun sanferminetan hau grabatzea", azaldu dute.

Euren orain arteko diskoetan entzuten diren kantak eta abesti horien zuzenekoak oso bestelakoak direla kontatu digute. Horregatik kontzertuetan gertatzen den magiaren erregistroa izateko beharra; formaz aldatu diren kanta horiek etxean entzuteko aukera emateko, hain zuzen ere.

Ildo beretik, estudioan soinua bere horretan mantentzeko ahalegin berezia egin dute.