X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

J Martina: “Saiatu gara handinahiak ez izaten, modu konprometitu eta zintzoan lan egin dugu”

J Martinako Kattalin Barcenak ‘Negu Gorri’ izeneko diskoa aurkeztu digu “B Aldea”n.

  • J Martina

    J Martina. Argazkia: @mariamuriedas/@zoemartiko

    25:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

J Martina taldeko Kattalin Barcenak Negu Gorri izeneko diskoa aurkeztu digu "B Aldea"n.

Egindako lan guztiaz harro zeuden arren, ez zuten espero zaleengandik jasotako harrera hunkigarria.

Negu Gorri jarri diote taldearen bigarren diskoari, gorri hitzaren adiera guztiak (gordintasuna eta iraultza) eta Negu Gorriaken ondareari (musika politikoaren erreferente argia) erreferentzia argia eginez.

3:23

Diskoko mezua bezain konprometitua izan da LParen sorkuntza prozesua, hori bilatu baitute: "Saiatu gara handinahiak ez izaten, ez dugu pentsatu hainbeste nora heldu nahi dugun, baizik eta era konprometituan lan egin eta zintzoak izaten saiatu gara", azaldu du Barcenak.

2021ean kaleratu zuten lehen EPtik ibiltzen egin dute bidea J Martinako kideek. Eta bertan findu dute kritikotasuna, teknika eta baita gustua ere. Bigarren lan honetan, hori guztia islatu dute, eta konplexuak alde batera uzteko esfortzu berezia egin dutela kontatu digu artistak.

Diskoko zortzi kantetan, Verde Prato eta Ibil Bediko Areta Senosiainen kolaborazioak aurkituko ditugu. Musikariez gain, ohi bezala, "familia" diren artistez inguratu dira 'Negu Gorri'ri forma emateko.