Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

IZARO, “x eta besteak”i buruz: “Norberaren traumatxoen errebisioa da”

B. F. | Gaztea

'cerodenero' diskoan aurkituko duguna izan du hizpide. Azaldu digunez, azken bi urteetan izandako prozesu terapeutikoaren isla izango da LPa, mendi bat igo eta jaistearen metaforatik abiatuta.

  • IZARO

    IZARO. 'x eta besteak'eko irudia

    12:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

"x eta besteak" abestia aurkeztu digu IZAROk "Dida!"n.

Abenduaren 8an aterako duen cerodenero diskoko aurrerapen kanta da mallabiarrak ekarri diguna.

Abestia soilik ez eta bideoklip ikusgarria kaleratu du artistak. Dantzariz inguratuta eta koreografia landuarekin ikusi dugu artista, 'zero era' delakoan bete-betean sartuta.

Diskoa urte bukaera kaleratuko du, 30 urte betetzen dituen hilabete berean. Izan daiteke efemeride aproposa bidean geldialdi bat egin eta atzera begiratzeko.

Bada, diskoak beretzat izan duen esanahiaz galdetuta, azken bi urteetan bizitako prozesu terapeutikoaren isla dela azaldu digu. Artista moduan ezaguna egiten hasi zenetik pilatutako beldur, trauma eta ezinegonak irudikatuko dituen mendi irteera maldatsua.

2020az geroztik, triste zebilela jabetu zen IZARO: "Pandemian auto-esploraziorako denbora izan nuen eta konturatu nintzen triste nenbilela eta ez nengoela ohituta triste egotera".

Azken boladako sufrimendu iturriez galdetuta, bat aipatu du, segituan: esposizioa.

Jendeak kaletik bera eta bere ingurukoak ezagutzea, epaiak, gorrotoa… Horrek guztiak bere buruaren kontzientzia galtzea eragin ziola kontatu digu, bat-batean ez zekiela bera nor zen.

Etenik gabeko lanak eta auto-esplotazioak ere ekarri dizkio gura baino buruhauste gehiago. "Konturatu naiz bizitza dena lanerako diseinatu dudala. Dena sakrifikatu dut lanerako; nire denbora, maite dudan jendearen denbora… Konturatu naiz azken urteetan lana besterik ez dudala egin. Orain gauza denak orekatzen ari naiz eta nahi dut bizi, bizitza erabili", erantsi du IZAROk.

cerodenero

Abenduaren 8an izango dugu eskuartean disko osoa, eta urtarriletik aurrera zuzenean entzuteko aukera.

Nola heldu beharko genioke? IZAROk eman digu bere ikuspuntua: "Niretzako mendi bat igotzea moduan izan da, eta kanta bakoitza mendi espedizio bat da".

Igo, nekatu, behatu, tontorrean egon eta jaitsi ostean, irakaspena argia izan da: bai mendia eta bai mendizalea zu zeu zara.

Zuzenekoez galdetuta, "interesgarriak" izango direla azaldu digu. Dantza moduren batean txertatzeaz gain, egindako bidea oholtza gainean irudikatu eta publikoa espedizio horren parte bilakatzeko asmoa baitu musikariak.