Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Sara Zozaya: “Nire musika nire memoriak dira, kanta bakoitza bizitzako une konkretu batekin lotu daiteke”

B. F. | Gaztea

Donostiar musikariak “Nara” izeneko diskoa estreinatu du. Bertan aurkituko duguna izan dugu hizpide “Dida!”n.

  • Sara Zozaya.

    Sara Zozaya. Argazkia: Gaztea

    13:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nara diskoa aurkeztu digu Sara Zozayak, atera eta ordu gutxira. Donostiarraren lehen lan luzea da, azken hiru urteetan mimoz landutako proiektua.

Egindako lanarekin aseta bai, pisu handi bat gainetik kenduta ere bai; baina ez bereziki pozik, ez gaurko egunez.

Zintzotasunez erantzun digu: "Askotan ematen du halako momentuetan pozik egon behar duzula, halabeharrez, urtebetetzeekin gertatzen da. Lan asko egin dut eta lan asko falta da, eta orain egin behar ditudan gauza guztietan pentsatzen ari naiz".

Nara izenaren atzean dagoena azaldu digu artistak. Nara Sara umearen egungo bertsioa da, bizipenez eta traumez osatutako geruza soinean daraman pertsona heldua.

Heldu horrek, baina, berreskuratu nahi ditu umetako pentsamendu, pultsio eta grinak. Hala, Sara ta Nararen arteko distantzia hurbildu eta biak adiskidetzeko saiakera da Zozayaren azken lana.

Bakarkako proiektua den arren, artistez inguratuta dator musikaria. Hala, gaurdaino ezagutzen genituen "Misty", "Caravan" eta "Maitia"ri "Lo" (ft. Valdivia), "Parece" (ft. Amorante), "xxx", "Nara", "The Sun" (ft. Liam), "Aingurak" eta "Uda" gehitu zaizkio.

Albuma 2022ko uda amaieran grabatu zuen El Tigre Estudiosen, Jon Agirrezabalagaren gidaritzapean. Alor bisualari dagokionez, Arigurriren lanaz baliatu da artista donostiarra.

Aurkezpen birako datak:

Azaroak 2: Kafe Antzokia (Bilbo)

Azaroak 4: Dabadaba (Donosti)

Azaroak 23: Café la Palma, Mazo (Madrid)

Azaroak 30: Sala Vol (Barcelona)

Abenduak 1: Areria Aretoa (Lazkao)

Abenduak 14: Jimmy Jazz (Gasteiz)