Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Galder Izagirre bueltan da "esc" izenekoarekin

Berri Txarrak, Kuraia, Dut eta Bazka taldeetan aritu ostean, Galder Izagirrek bere bakarkako lehen lana aurkeztu du: "esc".

  • Galder Izagirre.

    Galder Izagirre. Argazkia: @diapositivisme_studio

    14:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pandemian hasi zen Galder Izagirre lan propio bati egiteko grinarekin. Orain arte izan dituen lan-moldeak hautsi, eta bakarkako proiektua abiatu zuen orduan.

Galderrek egin duen proiektu ezin pertsonalagoaren lehendabiziko lagina ezagutu dugu gaur. Bera izan da "esc" lanaren konposatzaile, musikari, letragile eta ekoizlea.

Azaroaren 23an kaleratuko duen albumeko lehen aurrerapen singlea aurkeztu du gaurkoan: "Ilunabarrean".

"Esc"

Irungo Bunker Enean grabatu da 'esc'. Galderrek berak jo ditu tresna guztiak, kapaz kapa, kantuak sortu eta azken emaitza lortu arte. Abestiak nahasteko, berriz, Bilboko MALA estudiora eta IN estudiora jo du. Txufo Wilson eta Aitor Etxebarriarekin lehen kantuetan, eta Iñigo Etxarri teknikariarekin ondoren.
'

Esc' diskoa Forbidden Colours zigiluaren bitartez argitaratuko da.

Azaroaren 10ean, Hondarribiko Itsas Etxean, "Esc" lanaren entzunaldi berezi bat eskainiko da.