Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

Kalean da Bulegoren azkena: “Aldaketaren bat bizitzen ari den edonori indarra emateko diskoa da”

Gaur kaleratu du Bulegok ‘Aldatu Aurretik’, bere azken diskoa. "Dida!"n aurkeztu digute.

  • 'Aldatu Aurretik'en azala

    'Aldatu Aurretik'en azala

    12:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bulegok gaur atera du Aldatu Aurretik diskoa. Asteon aurkeztuko dute jendartean, Durangoko Azokan.

Taldekideek "Dida!"n kontatu digutenez, aldaketaren gaia oinarri duen disko kontzeptuala da plazaratu berri dutena. "Aldaketaren bat bizitzen ari den edozein pertsonak indarra hartzeko" balia dezakeen albuma dela azaldu digu Tom Lizarazu abeslariak.

Estilo aldetik, heldutasuna bilatzen saiatu dira, eta harridura eragingo duten kantak aurkituko ditugula aurreratu digute.

Donostian, Baionan, Iruñean eta Gasteizen aurkeztuko dute Aldatu Aurretik, baita Bruselan, Parisen, Lisboan eta Galizian ere.