Dida!

Dida!

Dida!

Estreinaldia

Ruper Ordorika: “Bakarkakoaren soiltasunak oharkabe pasatzen diren argi-ilunak azaleratzen ditu”

Bakarkako bigarren bilduma atera du oñatiar artistak: ‘Bakarka II’. “Dida!”n aurkeztu digu.

  • 'Bakarka II'ren azala

    'Bakarka II'ren azala

    12:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bakarka II izeneko diskoa aurkeztu digu Ruper Ordorikak "Dida!"n. 2018an publikatutako Bakarka diskoaren jarraipena da kaleratu berri duena.

Bilduma bat da LPa, bere ibilbidean mugarriak izan diren hainbat kanta eta bazterretan gelditu diren beste asko biltzen dituena.

Musikariz inguratuta jotzea maite duen arren, oraingo honetan bakarrik grabatzea erabaki du Ordorikak. Buelta bat eman die taldearekin jotzen zituen horiei, oharkabe pasatzen diren xehetasun eta ñabardurei garrantzia emateko asmoz.

Katalunian abiatuko du Bakarka biren aurkezpen bira, eta joango da apurka-apurka gurera gerturatzen, inongo presarik gabe.