Itxi

Faktoria

Batelak zaharberritzen

80 urteren ondoren "Xabier" batela, berriz ere, uretan da

Ainhoa Urretabizkaia|EITB Media

Zumaiako Beduola Elkartearen eskutik, "Xabier" batela uretara itzuli da. Zaharberritze lanetan aritu dira, besteak beste, Pello Iribar, Mitxel Gorrotxategi eta Joxe Manuel Osa eta aurtengo Itsas Festibalean, Pasaiako Badian sartuko den ontzietako bat izango da.

  • "Xabier" Batela

    "Xabier" Batela

    15:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zaharberritze lanetan aritzen dira Zumaiako "Beduola" Elkartean, eta uretara itzuli duten azken batela "Xabier" izenekoa da. Beduola Elkarteko Beñat Ibaietak eman dizkigu azalpenak eta kontatu digu ontziak sorrera Orion duela; zehazki Txanka familiaren lokalean. Azladu digunez, XX. mendearen erdialdera San Nikolas jaien bueltan egiten ziren estropadetan omen zen arrakastasua batela, erakusten zuen abiaduragatik. Ondoren, Donostian ere erabili zuten, eta 1995. urtean egun Beduolako kide den Pello Iribarrek jaso eta ia orain arte Getariako Udalarena den lokal batean gordeta egon da. Duela bi urte, 2022an, Beduolaren lokalera ekarri zuten, eta iaztik aritu dira ontzia zaharberritzen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia