Itxi

Athletic Club

Kirol baja

Pekek ez du berriro jokatuko 2024-25 denboraldira arte, haurdunaldiagatik

EITB MEDIA

Athleticeko aurrelaria bajan dabil, haurdun dagoelako, Bilboko klubak asteazkenean iragarri duenez; jokalari bizkaitarrak 2021etik darama talde zuri-gorrian.

  • Peke, artxiboko irudian, Alaves-Athletic derbi batean. Argazkia: EFE.

    Peke, artxiboko irudian, Alaves-Athletic derbi batean. Argazkia: EFE.

Peke Athleticeko jokalariak (Ainize Barea du izena) ezingo du 2024-25 denboraldira arte berriro jokatu, asteazkenean Bilboko klubak iragarri duenez. Arrigorriagako aurrelaria haurdun dago, eta, hala, bajan izango da 2023-24 denboraldia amaitzeko gelditzen diren hilabeteetan.

Peke, 32 urtekoa bera, 2021ean iritsi zen Athleticera, Deportivotik, eta, orain arte, 63 partida ofizialetan zelairatu da elastiko zuri-gorria jantzita. Guztira, hamar gol sartu ditu, neurketa horietan.