Itxi

Futbola

Ordutegiak

EA Sports Ligako azken jardunaldia maiatzaren 25ean jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan, ordutegi bateratuan

EITB MEDIA

Euskal taldeek honako partida hauek jokatuko dituzte: Osasuna-Vila-real, Rayo Vallecano-Athletic, Reala-Atletico Madril eta Las Palmas-Alaves. Ligak, baina, ohartarazi du aldaketaren bat egon litekeela iragarritako ordutegian.

  • Lehen itzuliko Vila-real-Osasuna partidako jokaldi bat. Argazkia: EFE.

    Lehen itzuliko Vila-real-Osasuna partidako jokaldi bat. Argazkia: EFE.

2023-24 denboraldiko EA Sports Ligako azken jardunaldia, alegia, txapelketako 38. jardunaldia, maiatzaren 25ean jokatuko dute, osorik, larunbatez, 21:00etan, ordutegi bateratuan, Ligak asteazkenean iragarri duenez. Hala, Osasuna-Vila-real, Rayo Vallecano-Athletic, Reala-Atletico Madril eta Las Palmas-Alaves partidak, hau da, Euskal Herriko taldeek aurtengo denboraldiko EA Sports Ligan jokatuko dituzten azken neurketak, maiatzaren 25eko 21:00etan hasiko dira.

Hori bai; Ligak, asteartean 37. jardunaldia maiatzaren 19an, igandez, 19:00etan osorik jokatuko dutela iragarri zuenean ere egin zuenez, zehaztu du aldaketak egon litezkeela txapelketako azken partidetan. 35., 36. eta 37. jardunaldietako emaitzak kontuan izanik gerta liteke hori.