Itxi

Reala

Iragarpena

Xabi Prieto Realeko ordezkari instituzionala izango da

EITB MEDIA

Klubak azaldu duenez, taldeko Fundaziotik abiatutako gizarte arloko ekimenetan eta jardueretan ere hartuko du parte talde txuri-urdineko kapitain ohiak.

  • Xabi Prieto Realeko ordezkari instituzionala izango da

    Xabi Prieto Realeko ordezkari instituzionala izango da. Argazkia: Reala

Xabi Prieto Realeko kapitain ohia klubeko ordezkari instituzionala izango dela iragarri du klubak ostegun honetan. Bere eginkizuna klubeko arlo guztiei laguntza ematea izango da, negozio-arloan, unitate desberdinen estrategiak babestuko baititu; hala nola, nazioartekotzea edo klubaren babesleekiko harremana.

Era berean, Fundazioaren gizarte-eremutik egiten ari diren ekimen eta jardueretan hartuko du parte, baita klubaren ordezkaritza instituzionalean ere, beste kirol-erakunde edo erakunde batzuekin harremanetan. Funtzionalki, Presidentziaren arloan egongo da.

Xabi Prieto Realeko jokalari garrantzitsuenetariko bat da. Historian zehar elastiko txuri urdinarekin 500 partida ofizial baino gehiago jokatu dituen bost jokalarietako bat: 532. 2003-04 denboraldian egin zuen debuta; 2017-18an, berriz, futbola utzi zuen.