cerrar buscador

Iragarpena

Gaur

2024/05/09

Gaur, osteguna, giro eguzkitsua eta tenperaturak gora egingo du. Leku gehienetan goizean goizetik zerua oskarbi egongo eta arratsaldeak aurrera egin ahala goi-hodei fin batzuk agertuko dira; goizen goiz barnealdeko bailara batzuetan eta itsasertzean baliteke behe-lainoa edo hodei baxuak agertzea. Eki ukituko haizea suabe ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da, apur bat indartuz. Tenperatura maximoak 22-25 ºC ingurukoak izango dira.

Tenperatura:

  • Bilbao: 11/24 ºC
  • Donostia:9/21ºC
  • Gasteiz:6/24 ºC
  • Iruña:7/24 ºC
Bihar

2024/05/10

Eguzkitsu eta barnealdean bero. Goizean goizetik zerua ia garbi agertuko da, goi-hodeien zertzelada batzuekin. Arratsaldeak aurrera egin ahala, bero-hodei batzuk agertuko dira, batez ere mendebaldean, baina ez dute ondoriorik izango. Haizea hego-ekialdetik ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Maximoak 25-27 ºC ingurukoak izango dira barnealdean, eta 23-25 ºC ingurukoak kostaldean.

Tenperatura:

  • Bilbao: 12/25 ºC
  • Donostia:10/23ºC
  • Gasteiz:7/25 ºC
  • Iruña:9/27 ºC
Etzi

2024/05/11

Giro eguzkitsua, arratsaldean giroa ezegonkortuz. Goizean hego-haizea ibiliko da eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta barnealdean bero egingo du. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke trumoi-ekaitzak jotzea. Gainera, Kantauri isurialdean haizea iparraldetik finkatuko da arratsaldean.

Tenperatura:

  • Bilbao: 13/24 ºC
  • Donostia:11/24ºC
  • Gasteiz:8/25 ºC
  • Iruña:10/27 ºC

Joera

  • Osteguna

  • Ostirala

  • Larunbata

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

Jasotako azken argazkiak

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 04:09:00
    16:26:00
  • Itsasbehera 10:10:00
    22:36:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.65 / 4.6
    B: 0.8 / 0.74
  • Eguzkia UTC 04:54:00
    UTC 19:23:00
  • Ilargia 05:23:00
    21:37:00

2024/05/09

Eki-osagaiko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin; eguerditik aurrera ipar-ekialdetik finkatuko da 3ko indarrarekin. Gauean eki-osagaitik ibiliko da 2ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du eta arratsaldean itsaskirria. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu.

Bihar
  • Itsasgora 04:52:00
    17:07:00
  • Itsasbehera 10:53:00
    23:21:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.48 / 4.47
    B: 0.96 / 0.91
  • Eguzkia UTC 04:53:00
    UTC 19:24:00
  • Ilargia 06:08:00
    22:47:00

2024/05/10

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da 3-ko indarrarekin; eguerditik aurrera ipar-ekialdetik finkatuko da 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldeann itsaskirriko guneekin. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Etzi
  • Itsasgora 05:35:00
    17:50:00
  • Itsasbehera 11:35:00
    ::
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.24 / 4.27
    B: 1.19 / 0
  • Eguzkia UTC 04:52:00
    UTC 19:25:00
  • Ilargia 07:02:00
    23:45:00

2024/05/11

Hego-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin eta eguerditik aurrera ipar-osagaitik finkatuko da 3-4ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du eta arratsaldean itsaskirria edo itsaskia. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu.

1 / 30 Hurrengoa
Aurtengoa izan da apirilik beroena munduan, hamaika hilabetez jarraian bero markak hautsita

Aurtengoa izan da apirilik beroena munduan, hamaika hilabetez jarraian bero markak hautsita

Copernicuseko Klima Aldaketaren Zerbitzuak gaur zabaldutako txostenaren arabera, industriaurreko garaiarekin alderatuta (1850-1900), 1,61 ºC igo zen apirileko batez besteko tenperatura.
Zeru estaliekin eta euriarekin hasiko da astea, baina atertzera egingo du

Zeru estaliekin eta euriarekin hasiko da astea, baina atertzera egingo du

Goizeko euri apurrarne ostean, eguraldiak atertzeko joera hartuko du, lehendabizi mendebaldean eta gero gainerako tokietan. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da, eta kostaldean biziago ibiliko da, bereziki egunaren bigarren zatian.
Kazkabarrak, ekaitzak eta euriak igande arratsaldeko giroa goibeldu dute

Kazkabarrak, ekaitzak eta euriak igande arratsaldeko giroa goibeldu dute

Almandozen (Baztan) txingorra egin du arratsaldean. Euria zarra-zarra bota du Ataunen, eta San Martin de Unxen, ekaitz giroan, zerua belztu dute hodeiek.

Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Oro har, zerua oso estalita egongo da. Larunbatean euria egin badezake ere, ez du askorik botako. Igande arratsalderako, ordea, zaparra mardulak eta ekaitzak espero dira. Hego-mendebaldeko haizeari esker, tenperatura maximoek gorako bidea hartuko dute, baina ez dituzte 25 °C-ak gaindituko.
Elurra mara-mara, Aralarren

Elurra mara-mara, Aralarren

Udaberri nahasi samarra izaten ari da, eta horren adierazle dugu, gaur Aralarren hartu ditugun irudi hauek. Elurra mara-mara Aralarko santutegitik gertu. Negu betean gaudela dirudi irudi hauek ikusita.

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Goizean zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak asko jaitsiko dira eta elur maila 1.000 metroan koka daiteke.
Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Asteazken goizean euri zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta elurraren maila 1.000 metrora kokatu daiteke.
Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Asteazkenerako, maiatzaren 1erako, tenperaturak berriro nabarmen jaistea eta euri asko egitea espero da.
Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Tenperaturak jaitsi egingo dira, bereziki minimoak. Astelehenean, euria egiteko aukera hegoaldeko mendi inguruetara eta Piriniotara mugatuko da.
Argitzera egingo du, baina giro freskoarekin jarraituko dugu

Argitzera egingo du, baina giro freskoarekin jarraituko dugu

Lurraldearen ipar-ekialdean (Gipuzkoa ekialdea, Lapurdi eta Nafarroa iparraldea) noizbehinka euria egingo du. Datozen egunotan ere giro ezegonkorra izango da nagusi.
1 / 30 Hurrengoa

  • Udazkena albisteak

    Udazkena albisteak

    Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?

  • Denboraleak

    Denboraleak

    2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.

Argazkiak

  • Negua azken ordukoa

    Negua azken ordukoa

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

Iragarpena

Meteorologia zalantzak