Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Leihotikan talde mitikoa bueltan da, Gorka Urbizuren gidaritzapean

"Etorkizuna ginenean" da Leihotikan taldearen abesti berria, baita datorren lan luzearen izenburua ere. Bigarren aurrerapen singlea Gorka Urbizuk egin du eta azaroaren amaierara arte itxaron beharko dugu diskoa osorik entzun ahal izateko.

  • Leihotikan.

    Leihotikan. Argazkia: Xabier Tejada

    10:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela gutxi itxi zuten Gor diskoetxean aritu izan dira urte luzez Leihotikan eta Berri Txarrak taldeak.

Bertan onduko zuten harremana, gerora, Berri Txarraken Nafarroa Arenako azken kontzertuan Leihotikan hasierako artista gonbidatua bihurtzeraino.

30 urteko ibilbide luze eta oparoaren ostean, oraindik ere zeresana emango dutela aldarrikatzeko bueltatu dira Gorka Armenariz eta bereak; baina, kasu honetan, Txorimalo!Recordsekin auto-ekoiztu dute diskoa.

Aipatutako kanpo-laguntzaz gain, Eñaut Gaztañagaren laguntza izan dute grabaketetan, Bartzelonako Ultramarinos estudioan Victor Garciak masterizatu du, eta Xabier Tejada arduratu da alderdi bisualaz.