cerrar buscador

Nafarroa

1 / 30 Hurrengoa
Zabaletak eta Lasok materiala hautatu dute larunbateko final laurdenetako azken jardunaldirako

Zabaletak eta Lasok materiala hautatu dute larunbateko final laurdenetako azken jardunaldirako

Zabaletak eta Lasok ez dute ezer jokatzen partida honetan, alde batetik, Laso final erdietan sailkatuta zegoen jadanik eta Zabaleta txapelketatik kanpo gelditu zen. Hala ere, biek % 100 emango dute larunbatean Labriten.

''Behelaino'' kanta zuzenean eta akustikoan, Lilo taldearen eskutik

''Behelaino'' kanta zuzenean eta akustikoan, Lilo taldearen eskutik

Lilo seikote nafarreko lau kide "Biba Zuek!" saioan izan dira. Diotenez, zenbait generorekin jolastea gustatzen zaie. Bereaienean pop musika nabarmentzen den arren, rocka, countrya folka edo indiea bezalako generoekin jostatzen aritzen dira.

Frankisten bandoko biktimak Oroibidea datu-basean sartzeko UPN, Vox eta PP taldeen mozioa atzera bota dute

Frankisten bandoko biktimak Oroibidea datu-basean sartzeko UPN, Vox eta PP taldeen mozioa atzera bota dute

PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeek kontra bozkatu dute. Denek esan du dute frankisten bandoko biktimek hasieratik izan zutela aitortza publikoa, eta beste aldeko biktimak direla ahanzturan geratu zirenak.
EAEko lau hondartza eta Nafarroako bat Bandera Urdinarekin saritu dituzte

EAEko lau hondartza eta Nafarroako bat Bandera Urdinarekin saritu dituzte

Euskadin, Arabako hiru hondartza eta Bizkaiko bat saritu dituzte: Landa (Arratzua-Ubarrundia), Moskurio (Barrundia), Salurriaga (Burgelu) eta Bakio. Gainera, lehen aldiz, bandera urdin bat jarriko da Nafarroako Foru Erkidegoan, Gesalatz udalerriko Lerateko Badian.

Lazagurriako soroei eragiten dien legez kanpoko zabortegi bat dagoela salatu du Gurelurrek

Talde ekologistak azaldu duenez, duela urtebetetik obra-hondarrak, altzariak, koltxoiak, kristalak, plastikoak, hareak, zementuak, zaborrak eta abar botatzen ari dira berez zuhaitz eta zuhaixken inausketa-hondakinak kudeatzeko den gune batean, "administrazioak ezer egiten ez duen bitartean".

Bi pertsona atxilotu dituzte Iruñean gizon baten aurkako eraso homofoboagatik

Gertakaria joan den ostiralean izan zen, 23:30 inguruan, Iruñeko hilerritik gertu. 28 eta 29 urteko bi gizonek hirugarren bat eraso eta iraindu zuten homosexuala izateagatik.
Raul Garcia omenduko dute larunbat honetan San Mamesen, Athleticen eta Osasunaren arteko partidan

Raul Garcia omenduko dute larunbat honetan San Mamesen, Athleticen eta Osasunaren arteko partidan

37 urteko jokalari nafarrak futbola utziko du denboraldi amaieran, Athleticen 356 eta Osasunan 126 jokatu ostean.
Zabalik da 2024ko Sanferminetako txupinazoa botatzeko hautagaitzak aurkezteko epea

Zabalik da 2024ko Sanferminetako txupinazoa botatzeko hautagaitzak aurkezteko epea

Maiatzaren 19ra arteko epea izango dute herritarrek proposamenak aurkezteko, eta bozketa 27tik aurrera egingo da, bi astez.

Mutil adingabe bat atxilotu dute neska adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik, Txantreako jaietan

Larunbat goizaldean izan zen erasoa, eta neskatoak goizean salatu zuen gertakaria Foruzaingoaren aurrean.
1.918 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn eta 602 gutxiago Nafarroan, apirilean

1.918 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn eta 602 gutxiago Nafarroan, apirilean

Hala ere, urte arteko datuak alderatuta, langabeziak gora egin du EAEn (+1.552), Nafarroan behera egin (-603) duen bitartean. EAEn milioi bat afiliatu baino gehiago daude, azken hilabetean 1.588 irabazita. Nafarroan 2.360 afiliatu irabazi ditu Gizarte Segurantzak.
Etxebizitza turistiko gehienak kostaldean daude

Etxebizitza turistiko gehienak kostaldean daude

Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
Hiriburuetako etxebizitza turistikoak erdiguneetan pilatzen dira

Hiriburuetako etxebizitza turistikoak erdiguneetan pilatzen dira

Donostia da mota honetako etxebizitza gehien dituen udalerria: 1.286. Erdialdean, Grosen eta Parte Zaharrean daude gehienak. Bilbok 938 ditu, gehienak Zazpikaleetan.
Baso-suteen kontra, behiak

Baso-suteen kontra, behiak

Hala egin dute Legardan, Nafarroan. 'Behi suhiltzaileak' jarri dituzte mendian, Eskoziako Galoway arrazakoak. Ahuntzek bezala, era guztietako adaxka, sasi, belar eta enbor azalak jaten dituzte, ez, ordea, ernatu berri diren arbolak. Hala, sasia garbitzeaz gain, basoa biziberritzea ahalbidetzen dute.

Kazkabarrak, ekaitzak eta euriak igande arratsaldeko giroa goibeldu dute

Kazkabarrak, ekaitzak eta euriak igande arratsaldeko giroa goibeldu dute

Almandozen (Baztan) txingorra egin du arratsaldean. Euria zarra-zarra bota du Ataunen, eta San Martin de Unxen, ekaitz giroan, zerua belztu dute hodeiek.

Jagoba Arrasate: ''Epaileak nire onetik atera nau''

Jagoba Arrasate: ''Epaileak nire onetik atera nau''

Jagoba Arrasaterei txartel horia atera dio epaileak, Osasunak etxean Betisen aurka 0 eta 2 galdutako partidan.

Osasunak porrota jaso du Betisen aurka (0-2)

Osasunak porrota jaso du Betisen aurka (0-2)

Nafarroako taldeak 0-2 galdu du Andaluziako taldearen aurka. Mirandari erasoan falta egiteagatik Moncayola kanporatu izanak partidaren bilakaera markatu du. Ayoze eta Fornals izan dira golegileak.
Artolak aise irabazi dio Javi Zabalari Labriten (22-8)

Artolak aise irabazi dio Javi Zabalari Labriten (22-8)

Final-laurdenetako azken partidan, Iñaki Artola Javi Zabalari gailendu zaio (22-8). Alegiakoak ligaxkako neurketa denak irabazita, final erdietarako sailkatu da. Errioxarrak ordea, bihar Elordik Ezkurdiaren aurka galtzea behar du sailkatzeko.

Star Warseko pertsonajeek desfilea egin dute Iruñean minbiziaren aurkako ikerketaren alde

Star Warseko pertsonajeek desfilea egin dute Iruñean minbiziaren aurkako ikerketaren alde

Minbiziaren kontratako elkarteak Nafarroan antolatu dituen jardueretako bat izan da arratsaldean hirigunean egin duten desfilea.

Lau lagun zauritu dira Arantza parean autobus baten eta auto baten arteko istripuan

Lau lagun zauritu dira Arantza parean autobus baten eta auto baten arteko istripuan

Ezbeharra 10:58an gertatu da, NA-4020 errepidean. Bi ibilgailuek talka egin dute, eta autoan zihoazen lau pertsonak ospitalera eraman behar izan dituzte. Horietako bat, kolpe larriak dituen 19 urteko gizonezko bat, helikopteroan eraman dute.
Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Oro har, zerua oso estalita egongo da. Larunbatean euria egin badezake ere, ez du askorik botako. Igande arratsalderako, ordea, zaparra mardulak eta ekaitzak espero dira. Hego-mendebaldeko haizeari esker, tenperatura maximoek gorako bidea hartuko dute, baina ez dituzte 25 °C-ak gaindituko.
SAT sindikatuko bozeramailea atxilotu dute Iruñean, epaiketa baten data jakinarazteko

SAT sindikatuko bozeramailea atxilotu dute Iruñean, epaiketa baten data jakinarazteko

Atxilotua Oscar Reina da, Andaluziako Langileen Sindikatuko bozeramailea. LABek gogor salatu du "Poliziaren ekintza honen forma eta mamia", eta uste du "lawfare patronala" dela.
Ezkurdiak eta Elordik hautatu dituzte iganderako pilotak

Ezkurdiak eta Elordik hautatu dituzte iganderako pilotak

Igandean Joseba Ezkurdiak eta Aitor Elordik indarrak neurtuko dituzte Bizkaia Frontoian. Larunbateko Artolaren eta Zabalaren arteko partidak baldintzatuko du neurketa, izan ere, errioxarrak irabaztekotan biak finalerdietatik kanpo egongo lirateke. Materialarekin "gustura" geratu dira.

Itzulia Womenen hirugarren edizioa aurkeztu dute

Itzulia Womenen hirugarren edizioa aurkeztu dute

Txirrindulariek 358,9 kilometro egin beharko dituzte hiru etapatan banatuta. Marlen Reusser, egungo irabazlea, da probako faborito nagusia. Maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko den lasterketa EITBn jarraitu ahal izango da.

Sei hilabetean atzerriko tituluak homologatzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak, aho batez

Sei hilabetean atzerriko tituluak homologatzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak, aho batez

Era berean, Foru Erkidegoak arlo horretako eskumenak bere gain hartzea defendatu du, Euskal Autonomia Erkidegoak duela gutxi egin duen bezala.
Eskola jazarpeneko % 39 kasu gehiago identifikatu dituzte Euskadin aurreko ikasturtearekin alderatuta

Eskola jazarpeneko % 39 kasu gehiago identifikatu dituzte Euskadin aurreko ikasturtearekin alderatuta

2022/23 ikasturtean, 218 bullying kasu identifikatu zituzten EAEn, Ikuskaritzak aztertutako 1.543 kasuetatik % 14. Horietatik guztietatik, % 27 ziberbullying kasuak izan ziren.
Ia hiru haurretik batek eskola jazarpena edo bestelako indarkeria jasan duela ohartarazi du ikerketa batek

Ia hiru haurretik batek eskola jazarpena edo bestelako indarkeria jasan duela ohartarazi du ikerketa batek

Euskadin, 2022-23 ikasturtean, 218 jazarpen-kasu erregistratu ziren, eta horietatik % 27 ziberbullyng izan ziren. Horiek dira Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuak.
Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Goizean zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak asko jaitsiko dira eta elur maila 1.000 metroan koka daiteke.
Gizon bat larri zauritu da Iruñean, hiri-autobus batek harrapatuta

Gizon bat larri zauritu da Iruñean, hiri-autobus batek harrapatuta

Larrialdi zerbitzuek bertan artatu ondoren, zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, eta zainketa berezien unitatean dago ingresatuta.
Beti-Onakek ezin izan du kanporaketa irauli Elxen (25-22), eta Ligako bosgarren postua lortzen saiatuko da

Beti-Onakek ezin izan du kanporaketa irauli Elxen (25-22), eta Ligako bosgarren postua lortzen saiatuko da

Atarrabian izandako 26-33koaren ostean, Nafarroako taldeak partida ona egin du, baina aurkaria berriro ere gailendu zaio; horrenbestez, titulua irabazteko lehiatik at gelditu da, eta txapelketako bosgarren tokia eskuratzen izango du helburu.
Artola eta Zabalak materiala hautatuta asteburuko partidarako

Artola eta Zabalak materiala hautatuta asteburuko partidarako

Artola eta Zabalak larunbatean Labriten jokatuko duten partidarako materiala aukeratu dute astearte goizean zazpi minututan. Artola, jada, final erdietan sailkatuta dago. Zabalak Artola irabaziko balu final erdietan sailkatuko litzateke.

Etxeko atxiloaldia ezarri diote Labion semea ustez hil zuen gizonari

Etxeko atxiloaldia ezarri diote Labion semea ustez hil zuen gizonari

Agoitzeko epaitegian deklaratuko du 83 urteko gizonezkoak. Foruzainek igandean atxilotu zuten, 55 urteko semea tirokatu eta hil zuelakoan.
EAEko 10 etxeetatik 2tan ezin izan zuten iaz tenperatura epela mantendu neguko hilabete hotzenetan

EAEko 10 etxeetatik 2tan ezin izan zuten iaz tenperatura epela mantendu neguko hilabete hotzenetan

Bizi Baldintzen Inkestaren arabera, azken hamarkadan nabarmen hazi da pobrezia energetikoak jotako etxebizitzen kopurua: % 7 pasatxo zen 2012an, eta % 20ra igo zen 2023an. Biztanleriaren laurdenarentzat zama handia dira hipoteka, alokairu edo berogailu gastuak.
Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Asteazken goizean euri zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta elurraren maila 1.000 metrora kokatu daiteke.
Labion semea ustez hil duen gizona epailearen aurrera eraman dute

Labion semea ustez hil duen gizona epailearen aurrera eraman dute

Agoitzeko epaitegian deklaratuko du. Foruzainek igandean atxilotu zuten 83 urteko gizona, horrek 55 urteko semea tirokatu ostean.
Labioko ustezko parrizida Agoizko Epaitegira eraman dute epailearen aurrean deklaratazera

Labioko ustezko parrizida Agoizko Epaitegira eraman dute epailearen aurrean deklaratazera

Foruzaingoak 83 urteko gizona igandean atxilotu zuen, ustez 55 urteko semea tiroz hil ostean. Gizonak azaldu duenez, semeak labanaz eraso zion eta bere burua defendatzeko tiro egin zion.

Bi urte eta erdiko kartzela zigorra adostu dute epaileak eta Iruñeko pedofiloak

Nafarroako Probintzia Auzitegiak 26.800 artxibo pedofilo baino gehiago izatea eta partekatzea egotzitako iruindarra epaitu du gaur; espetxe-zigorraz gainera, 8 urtez adingabeekin zerikusia duen edozein lanbidetan aritzeko debekua akordatu dute.
Ibarrolak alderdiaren babesa sentitzen du boto kuota irabazi eta erakundeak berreskuratzen ahalegintzeko

Ibarrolak alderdiaren babesa sentitzen du "boto kuota" irabazi eta erakundeak berreskuratzen ahalegintzeko

UPNren presidente izendatu berriak ez dio garrantziarik eman azken 40 urteetako babes txikiena jaso izanari, eta esan du "jendearen bizitza erraztea" izango dela bere politikaren muina.
Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Asteazkenerako, maiatzaren 1erako, tenperaturak berriro nabarmen jaistea eta euri asko egitea espero da.
Cristina Ibarrola, UPNren presidente berria: ''Amore emateari baino ez diogu uko egiten''

Cristina Ibarrola, UPNren presidente berria: ''Amore emateari baino ez diogu uko egiten''

Cristina Ibarrola aukeratu dute UPNko presidente, botoen % 81 lortuta. Presidente berriak adierazi duenez, erronka ez da erraza izango, baina "esker ona, ilusioa eta energia" sentitzen ditu lanari ekiteko, berarengan konfiantza izan dutenengatik eta etorkizunean izango dutenengatik.

Altunak Zabaletaren aurka lortutako garaipenak (6-22) finalerdietarako txartela eman dio Unai Lasori

Altunak Zabaletaren aurka lortutako garaipenak (6-22) finalerdietarako txartela eman dio Unai Lasori

Amezketako aztia jaun eta jabe izan da Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan. Zabaleta 3 eta 0 aurreratu da, baina Altunak partida hautsi du 0 eta 13ko partzialari esker. Etxarrengo atzelaria finalerdietan sartzeko aukerarik gabe geratu da.

1 / 30 Hurrengoa

  • Euskara albisteak

    Euskara albisteak

    Euskadin, Nafarroan eta Iparraldean euskara egoerari buruzko azken berriak.

  • Osasunbidea gaur

    Osasunbidea gaur

    Nola ari dira kudeatzen koronabirusaren pandemia Nafarroako osasun zerbitzu publikoek?

  • Murrizketak albisteak

    Murrizketak albisteak

    Euskal Herriko eta Espainiako osasun eta hezkuntza alorreko murrizketei buruzko azken ordukoa.

  • Krisi ekonomikoa

    Krisi ekonomikoa

    Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisiari buruzko web berezia, eitb.eus-en