cerrar buscador

Gizartea

COPERNICUS

  • Irudia: Copernicus

    Irudia: Copernicus

Aurtengoa izan da apirilik beroena munduan, hamaika hilabetez jarraian bero markak hautsita

EITB MEDIA

Copernicuseko Klima Aldaketaren Zerbitzuak gaur zabaldutako txostenaren arabera, industriaurreko garaiarekin alderatuta (1850-1900), 1,61 ºC igo zen apirileko batez besteko tenperatura.

Mundua

Gaza erasopean

Israel: "Rafahren aurkako erasoak ez dira amaituko Hamas suntsitu arte edo bahituak askatu arte"

Agentziak | EITB Media

Netanyahuk esan duenez, bart Hamasek Gazan su-eten proposamen bat onartzearekin tropak "Rafahn sartzea eragoztea bilatzen ari zen", baina hori ez dela "gertatu" gaineratu du. NBEk salatu du Israelek Rafahko eta Kerem Shalomgo pasaguneak itxi dituela, laguntza humanitarioa ezerezean utzita.

albisteak

- Gaza, erasopean

Rafahko pasabidea gurutzatu ezinik dago laguntza humanitarioa

EITB MEDIA

Israelek bere bandera jarri du Rafah Egiptorekin lotzen duen pasabidean, eta itxi egin du, bai pertsonentzat, baita laguntza humanitarioarentzat ere. Egoera muturrekoa da Gazako Zerrendan eta, laguntza sartu ezean, 24 orduan erregairik gabe geldituko dira.

Mundua

Gaza

  • Israelgo artilleriaren erasoak gaur Gazako mugan. Argazkia: EFE

    Israelgo artilleriaren erasoak gaur Gazako mugan. Argazkia: EFE

Hamasek esan du ez dela "su-eten akordiorik" egongo "Israelek Rafahen erasoarekin jarraitzen badu"

Agentziak | EITB Media

Gazako Zerrendan su-eten integrala lortzeko elkarrizketa sorta berria abiatu da Kairon, Egipto, Qatar, AEB, Hamas eta Israelgo ordezkaritzen parte-hartzearekin.

0:59

Palestinarekin elkartasuna

Alemaniako Poliziak Palestinaren aldeko ikasleen lehen kanpaldia desegin du

ANE IRAZABAL | BERLIN

Palestinari adierazteko Berlingo ikasleen  kanpaldiak gutxi iraun du, ekimena abiatu eta egun erdira desegin baitute poliziek. Hainbat gazte atxilotu dituzte, eta protesta "antisemitatzat" jo du Gobernuak.

Palestinarekin elkartasuna

Palestinari elkartasuna adierazteko ikasleen protestak Europa osora zabaldu dira

EITB MEDIA

Milaka ikaslek bat egin dute Students for Palestine mugimenduarekin munduan, eta dagoeneko asko dira Europako unibertsitateetako campusetan kanpatuta daudenak.

Gizartea

Gazarekiko elkartasuna

Palestinarekiko elkartasun kanpaldiak gutxienez ostegunera arte luzatuko dira euskal unibertsitate publikoetan

EITB Media

Ostegunetik aurrera egunez egun bilduko dira egoera aztertzeko. Ikasle Abertzaleak sindikatuaren arabera, 250 ikasle baino gehiago ari dira kanpaldietan parte hartzen, baina parte-hartzea are handiagoa da antolatutako jardueretan.

Ekonomia

Siemens Energy

  • Siemens Gamesak Zamudion (Bizkaia) duen egoitza.

    Siemens Gamesak Zamudion (Bizkaia) duen egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

Siemens Gamesak "berregituraketa plana" iragarri du, kaleratzeak barne, eta CEO berria izendatu

E.G. | EITB Media

Azken seihilekoan galerak % 34 murriztea lortu badu ere, konpainiak plantilla doituko duela jakinarazi du, baina "gehiena lekualdatzeen bitartez xurgatzea" espero du. Vinod Philipek hartuko du Jochen Eickholt egungo kontseilari delegatuaren kargua, abuztuaren 1etik aurrera.

Politika

XIII. Legealdia

  • Eusko Legebiltzarreko hemizikloa

    Eusko Legebiltzarreko hemizikloa. EFE

Eusko Legebiltzar berria maiatzaren 14an osatuko da

EITB MEDIA

Maiatzaren 16an bateraezintasunen inguruko osoko bilkura egingo da, eta 23an beste saio bat egingo da, inbestiduraren osoko bilkuraren data jakinarazteko.

Politika

Justizia

  • Dolores Delgado, Diputatuen Kongresuan

    Dolores Delgado, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Auzitegi Gorenak Delgadoren izendapena baliogabetu du Memoria Demokratikoko fiskal gisa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Garzon epaile ohiaren bikotekidea izanik, Kontseilu Fiskalak bere gain hartzea kargua hartzearen bateragarritasuna agindu du.

Politika

NAFARROAKO PARLAMENTUAK

  • Nafarroako Parlamentua, artxiboko irudi batean.

    Nafarroako Parlamentua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Frankisten bandoko biktimak Oroibidea datu-basean sartzeko UPN, Vox eta PP taldeen mozioa atzera bota dute

EITB MEDIA

PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeek kontra bozkatu dute. Denek esan du dute frankisten bandoko biktimek hasieratik izan zutela aitortza publikoa, eta beste aldeko biktimak direla ahanzturan geratu zirenak.

Gizartea

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

  • Hiltzailea, epaiketaren lehen egunean. Argazkia: EFE

    Hiltzailea, epaiketaren lehen egunean. Argazkia: EFE

24 urteko espetxe-zigorra ezarri diote Bilboko San Frantzisko auzoan 2022an bikotekidea hil zuen gizonari

EITB MEDIA

Herri-epaimahaiak frogatutzat jo zuen gizonezkoak labankadaz hil zuela emakumea, San Frantzisko auzoan zuen taberna baten barruan. Apirilean egin zen epaiketa, eta auzipetuak hilketa aitortu zuen.

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

  • Itxaso Atutxa Radio Euskadin

    Itxaso Atutxa Radio Euskadin

PSE-EErekin negoziazioak "ondo" doaz, baina Atutxak ez du akordiorik espero Europako hauteskundeak pasa arte

O. A. | EiTB Media

Bizkai Buru Batzarreko presidenteak azaldu duenez, oso litekeena da inbestidura saioa ekainaren 15etik 22rako astean egitea. Halaber, Eusko Legebiltzarreko Mahaian EAJk eta EH Bilduk bina ordezkari eta PSE-EEk bat izatea defendatu du.

Politika

Eusko Legebiltzarra

0:34

Anduezak "anbizio handiko programa" bat adostu nahi du EAJrekin "gobernu aurrerakoia" lortzea helburu

EITB Media

PSE-EEren idazkari nagusiak bilera egin du Legebiltzarrean, 12 hautetsiek euren akreditazioa jaso ostean. Nabarmendu duenez, "Euskadi berri bat" eratzeko "politika zehatzak" bilatuko dituzte, "distrakzio gabe, eta horretarako interes alderdikoia ez da interes orokorrarekin nahastu behar"

Gizartea

Ingurumena

  • Bakioko hondartza

    Bakioko hondartza. Argazkia: Jabier Sarriugarte

EAEko lau hondartza eta Nafarroako bat Bandera Urdinarekin saritu dituzte

I. G. | EITB MEDIA

Euskadin, Arabako hiru hondartza eta Bizkaiko bat saritu dituzte: Landa (Arratzua-Ubarrundia), Moskurio (Barrundia), Salurriaga (Burgelu) eta Bakio. Gainera, lehen aldiz, bandera urdin bat jarriko da Nafarroako Foru Erkidegoan, Gesalatz udalerriko Lerateko Badian.

Gizartea

bide berdea

  • Nerbioiko parke lineala, Laudio parean.

    Nerbioiko parke lineala, Laudio parean. Argazkia: Niko Berrocal

Arabako Aldundiak Nerbioiko parke lineala 1,8 kilometro luzatuko du, Urduña eta Delika artean

EITB Media

Gaur egun Laudioko eta Amurrioko herriguneak lotzen ditu parke linealak, oinezkoentzako eta bizikletentzako bide batekin. Foru gobernuak gaur onartu ditu azpiegitura berria atontzeko proiektua eta aurrekontua (985 607 euro).

Mundua

ERRUSIA

Putin presidente izendatu dute Kremlinen, sei urteko bosgarren agintaldirako

AGENTZIAK | EITB MEDIA

71 urteko buruzagi errusiarrak Konstituzioaren ale baten gainean egin du karguaren zina eskuin eskuarekin. Putinek 2020an erreformatu zuen Konstituzioa, Kremlinen jarraitzea eragozten zion oztopo legala kentzeko.

Ekonomia

Etxebizitza

  • Etxebizitzak Bilbon

    Etxebizitzak Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Alokairuaren prezioa arautzeak etxebizitza eskaintza murriztu dezakeela ohartarazi du Espainiako Bankuak

Agentziak | EiTB Media

Espainiako Bankuko gobernadoreak epe luzerako erreformak egitea proposatu du, batez ere, etxebizitza eskaintza areagotzeko neurrietan arreta jarrita.

Ekonomia

Lan-istripua

Hilda aurkitu dituzte Madrilgo eraikin bateko solairua erorita harrapatuta geratu diren bi langileak

EITB MEDIA

Hirugarren langile bat zaurituta erreskatatu dute eta ospitalera eraman dute.

Gizartea

Ur-eskasia

"Erreserben hazkundeak azken hiru hilabeteetako murrizketak malgutzea, larrialditik ateratzea eta murrizketen zati bat bertan behera uztea ahalbidetzen du, baina lehortea ez da amaitu", iragarri du Patricia Plaja Kataluniako Gobernuko bozeramaileak.

telebista

- Biba Zuek!

10:37
BIBA_ZUEK

Patxi Bisquert: ''Gaur egun ez da 'Tasio' moduko filmik egiten; merezi du errebisio bat egitea''

'Tasio' filmak 40 urte bete ditu aurten, eta Euskadiko Filmategiak zaharberritu egin du. Cannesen emango dute datorren astean eta irailean Zinemaldian. Patxi Bisquert protagonistak pelikularen filmaketaren inguruko bitxikeriak kontatu dizkigu "Biba Zuek!" saioan.

Zinemaldia

72. edizioa

  • Noémie Merlant da ''Emmanuelle'' filmaren protagonista

    Noémie Merlant da "Emmanuelle" filmaren protagonista

"Emmanuelle" Audrey Diwanen flimak irekiko du Donostiako Zinemaldia

N. V. | EITB Media

2021eko Urrezko Lehoiaren irabazleak zuzendu duen filma irailaren 20an emango dute, eta lehian izango da, Sail Ofizialean. Noémie Merlant eta Naomi Watts aktoreek lan egin dute pelikula horretan.

Musika

Ekainak 28-30

  • Gorka Urbizuk larunbatean joko du EHZn

    Gorka Urbizuk larunbatean joko du EHZn

EHZk kartela itxi du: Gorka Urbizu, Anari, Auhen, Ezezez, Bloñ…

N. V. | EITB Media

Ekainaren 28, 29 eta 30ean izango da jaialdia, Arberatze herrian lehenengoz, eta, musika ez ezik, bertso saioa, akrobaziak, haurrentzako jolasak, hitzaldia eta eztabaidak eta euskara eskolak ere izango dira.

13:52

Itxaro Borda: ''Ene poesiak badu bertsoaren bat-batekotasun mirakulotsu hartatik''

Itxaro Borda idazlea "Biba Zuek!" saioan izan da 'Itzalen tektonika' poesia liburuaz, bere idazkeraz eta bere ibilbideaz hitz egiten. Dioenez, duela 50 urte lehen artikulua idatzi zuenetik idazteari esker bere bizitza biderkatu egin da, asko eman dio.