Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Mutil adingabe bat atxilotu dute neska adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik, Txantreako jaietan

Larunbat goizaldean izan zen erasoa, eta neskatoak goizean salatu zuen gertakaria Foruzaingoaren aurrean.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak 16 urteko mutiko bat atxilotu du 15 urteko neskato bati sexu-erasoa egitea leporatuta, Iruñean. Nafarroako hiriburuko Txantrea auzoko jaietan izan zen erasoa pasa den asteburuan.

Foruzaingoko iturrietatik jakinarazi dutenez, larunbat goizaldean izan zen erasoa, eta neskatoak goizean aurkeztu zuen salaketa.

Agenteek larunbatean bertan atxilotu zuten mutikoa neska sexu praktika jakin batzuk egitera behartzea egotzita, eta Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratzera eraman zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Foruzaingoa Eraso sexualak gaur