Itxi

Faktoria magazina

JON OSA

"Ez zait gustatzen ez Trump ez Biden, azken unean erabakiko dut zeini eman botoa"

Estatu Batuetan bizi den euskaldun batekin berriketalditxoa egin dugu hauteskunde garaia nola bizi den konta diezagun. Gaurkoan, Missourin bizi den Jon Osa gaztea izan dugu.

  • Jon Osa

    Jon Osa gazteak igeriketa eta finantza ikasketak uztartzen ditu Missourin.

    16:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iritsi da E eguna. Inoizko ikusmin handiena sortu duen hauteskunde eguna Estatu Batuen historia modernoan. Jon Osak 18 urte ditu eta estreinakoz emango du botoa AEBetan. Fort Lauderdale-n, Floridan, jaio zen Osa eta zortzi urte zituela itzuli zen Euskal Herrira bere familiarekin. Orain berriz bueltan da Estatu Batuetan. Missourin, Saint Louiseko unibertsitatean, finantza ikasketak egiten dihardu iaztik.

Missouri oso errepublikar zalea dela kontatu digu Osak, bere lagun gehienak ere Trump-en aldekoak direla. Berak, baina, ez du botoa erabaki bi hautagaiak txarrak iruditzen zaizkiolako.