Uholdeak

1 / 21 Hurrengoa
Lazkaon hasi dira euri-jasak utzitako kalteak zenbatzen

Lazkaon hasi dira euri-jasak utzitako kalteak zenbatzen

Kepa Zubiarrain alkateak jakinarazi duenez, aseguru etxeekin hitz egiten ari dira eta goizean bilera egingo dute eman beharreko hurrengo pausoak zehazteko. Aitortu duenez, "mahai gainean dago hondamendi eremu izendatzeko erabakia", baina aurrena, balorazioa egin behar dute.
Lazkaoko kaleak ibai bihurtu dira arratsaldean bota duen euri-jasa ikaragarri baten ondorioz

Lazkaoko kaleak ibai bihurtu dira arratsaldean bota duen euri-jasa ikaragarri baten ondorioz

15:30 aldean hasi da erauntsia, eta 8 litro bota ditu 10 minutuan. Garaje, lokal eta etxabeetan sartu da ura. Alkateak esan duenez, kalteak "handiak" dira.
Lazkauko hainbat garaje eta soto hartu ditu urak, Maizpide euskaltegikoa barne

Lazkauko hainbat garaje eta soto hartu ditu urak, Maizpide euskaltegikoa barne

Milaka litro sartu dira Lazkaoko hainbat etxe eta eraikinetara, minutu gutxitan. Uholdearen ondorioz, Lazkauko Zaharren Egoitzako egoiliarrak bertatik ateratzea ere aztertu dute baina, azkenean, ez da beharrezkoa izan. Bihartik aurrera, urak hondatutako guztiaren balantzea egin beharko dute.

Euri-jasa handi batek ur azpian utzi ditu kaleak Lazkaon

Euri-jasa handi batek ur azpian utzi ditu kaleak Lazkaon

Abisu horia ezarri dute EAEn zaparrada mardulengatik astelehen honetako 09:00ak arte. Euskalmeten arabera, hamar minututan metro koadroko ia 5 litro bota ditu, eta tenperatura lau gradu jaitsi da bat-batean. Araitz Apaolazak eta Ane Garmendiak grabatutako irudiak.

Kalteak konpontzen jarraitzen dute Beran, Aranon eta Lesakan, uholde larriak izan zirenetik urtebetera

Kalteak konpontzen jarraitzen dute Beran, Aranon eta Lesakan, uholde larriak izan zirenetik urtebetera

2023ko maiatzaren 20 hartan bi gertakarik baldintzatu zuten egoera. Batetik, euriteak etengabeak izan ziren zenbait orduz, eta, bestetik, oso lokalizatuak izan ziren. Agindutako dirulaguntzen zain daude herri horiek oraindik.

Gutxienez 37 pertsona hil dira uholdeen ondorioz Indonesia mendebaldean

Gutxienez 37 pertsona hil dira uholdeen ondorioz Indonesia mendebaldean

Montzoiak eragindako euriteek bat egin dute Merapi sumendiaren laba hotzarekin, egoera okerragotuz.  Larrialdi zerbitzuek eskainitako azken datuen arabera, 37 dira hildakoak eta hainbat pertsona desagertuta daude.

300 hildako eta 1.600 zauritu baino gehiago Afganistanen izandako uholdeen ondorioz

300 hildako eta 1.600 zauritu baino gehiago Afganistanen izandako uholdeen ondorioz

Azken egunotan uholde oldea pairatzen ari dira Afganistan iparraldeko hainbat probintziatan. Agintariek ohartarazi dutenez, hildakoen kopuruak gora egingo du.

Uholdeek gutxienez 79 hildako utzi dituzte Brasilen

Uholdeek gutxienez 79 hildako utzi dituzte Brasilen

Porto Alegre eskualdeko hiriburuaren (1,3 milioi biztanle) erdigune historikoa urez bete duen Guaiba ibaiaren maila bost metrotik gora egonkortu da, inoizko markarik handiena.

Gutxienez 39 lagun hil dira eta 68 desagertu dira Brasil astintzen ari den uholdeetan

Gutxienez 39 lagun hil dira eta 68 desagertu dira Brasil astintzen ari den uholdeetan

Herrialdearen hegoaldean izan dira uholdeak, Rio Grande del Sur estatuan. Ermergintzia taldeek, gainera, 8.000 lagun erreskatatu behar izan dituzte.

Txinak uholde masiboak jasan ditu, eta 45.000 lagunetik gora ebakuatu dituzte

Txinak uholde masiboak jasan ditu, eta 45.000 lagunetik gora ebakuatu dituzte

Txinako Gobernuak larrialdi neurriak hartu ditu arriskuan egon daitezkeen 127 milioi pertsona babesteko. Denboraleak irudi apokaliptikoak utzi ditu.

Euriteek eta uholdeek Dubai geldiarazi dute

Euriteek eta uholdeek Dubai geldiarazi dute

Euriteek arazoak eragin dituzte Dubaiko aireportuan eta operazioak bertan behera geratu dira. Errepideak eta merkataritza-guneak urpean geratu dira.

Azken hamarkadetako uholde larrienak pairatzen ari dira Kazakhstanen

Azken hamarkadetako uholde larrienak pairatzen ari dira Kazakhstanen

Milaka pertsona etxetik atera behar izan dituzte uholde handien ondorioz Errusiako hego-mendebaldean eta Kazakhstango iparraldean. Azken sei hamarkadetako uholderik larrienak dira.

Itsasadarrak gainezka egin du berriro Erandion, baina kalte handirik sortu gabe

Itsasadarrak gainezka egin du berriro Erandion, baina kalte handirik sortu gabe

Goizaldeko itsasgoraren ondorioz, itsasadarrak gainezka egin du eta trafikoa San Antonio kaletik bideratu behar izan dute. Hurrengo itsasgora 18:12an izango da.
Itsasadarrak gainezka egin du berriro Erandion eta Zorrotzaurren, baina ez du arazo handirik sortu

Itsasadarrak gainezka egin du berriro Erandion eta Zorrotzaurren, baina ez du arazo handirik sortu

Erandioko merkatariek eta bizilagunek zakuekin babestu zituzten euren atariak eta merkataritza-lokalak, ura sar ez zedin. Zorrotzaurren ur-putzu handiak sortu dira.

Itsasgorak uholde arriskua ekarriko du berriz goizaldean Erandion

Itsasgorak uholde arriskua ekarriko du berriz goizaldean Erandion

17:00etako itsasgorak ez du arazorik eragin, baina 05:50ekoa berriz ere arriskutsua izango dela ohartarazi dute erakundeek.
Itsasadarrak gainezka egin du Erandion eta San Ignazion, eta hainbat etxabe urez bete dira

Itsasadarrak gainezka egin du Erandion eta San Ignazion, eta hainbat etxabe urez bete dira

Erandioko Udalak krisi mahaia aktibatu du hurrengo itsasgoraren aurrean, 17:00etan. Babes Zibilak operatibo berezia abian jarriko du "badaezpada ere", eta Udaltzaingoak txandak aldatu eta bere zerbitzuak handituko ditu.
Itsasadarrak gainezka egin du Erandion, eta ura zenbait dendatan sartu da

Itsasadarrak gainezka egin du Erandion, eta ura zenbait dendatan sartu da

Horretaz gain, uraren eraginez, trafikoa hirigunetik desbideratu behar izan dute. Egoera normaltasunera itzuli da 08:00ak baino lehentxeago.

Dubai hiria, ur azpian

Dubai hiria, ur azpian

Azken egunetako euriteek uholde handiak eragin dituzte, eta errepide asko itxi behar izan dituzte. Agintariek etxean geratzeko, hondartzara ez joateko eta autoa ez erabiltzeko eskatu diete herritarrei.

Ibaien egoera bere onera etortzen ari da Nafarroan, Castejonen Ebroren emaria nabarmen txikitu denetik

Ibaien egoera bere onera etortzen ari da Nafarroan, Castejonen Ebroren emaria nabarmen txikitu denetik

Segundoko 1.500 metro kubiko jasotzen zegoen goizeko lehen orduan Ebro ibaia Castejonen, eta 6,44 metroko altueran. Aurre alerta egoeran dago oraindik, beraz.
Albiste izango dira: Uholdeak Nafarroan; Athletic, 40. finalaren bila; eta otsaileko KPIa

Albiste izango dira: Uholdeak Nafarroan; Athletic, 40. finalaren bila; eta otsaileko KPIa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ebro ibaiaren emari altuak uholdeak sortu ditu Erriberan

Ebro ibaiaren emari altuak uholdeak sortu ditu Erriberan

Segundoko 2.100 metro kubiko dakar Ebro ibaiak. Tuteran, momenturik kritikoena goizaldean izango dela aurreikusten da.

Ebro ibaiaren ur-goraldiak Erriberagoitia hartu du

Ebro ibaiaren ur-goraldiak Erriberagoitia hartu du

Ibaien emariek uholdeak eragin dituzte Mirandan, Araban, Nafarroan eta Errioxan, eta ur-goraldiaren punta Tuterara iritsi da.
Ebro ibaiaren emaria goizaldean iritsiko da maila altuenera Tuteran

Ebro ibaiaren emaria goizaldean iritsiko da maila altuenera Tuteran

Asteartean aktibatutako Uholdeen Planaren aurrelarrialdi eta larrialdi mailak desaktibatzen joango dira egunean zehar Nafarroan. Datozen orduetarako prezipitazioen aurreikuspena urria da.

Uribarriko urtegia hustutzen ari dira segundoko 30 metro kubikoko abiaduran

Uribarriko urtegia hustutzen ari dira segundoko 30 metro kubikoko abiaduran

Arabako Uribarriko urtegiak segundoko 16 metro kubikotik 30 metro kubikora igo du ura husteko erritmoa, Zadorra ibaiaren "bilakaera ona" ikusita.

''Ura urtegietan metatzen da ibaien emaria jaitsi arte''

''Ura urtegietan metatzen da ibaien emaria jaitsi arte''

Irati Fernandez Urizar Uholdeen Prebentziorako Teknikariak adierazi duenez, EAEko urtegien egoera ona da. "24 ordu hauetan Ullibarri eta Urrunaga urtegiek metatu duten urarekin Gasteizko ur-hornidura bermatuta dago urte baterako", gaineratu du.

Albiste izango dira: Kalte zenbaketa denboralearen ostean, Pablo Gonzalez eta Gaztea Sariak

Albiste izango dira: Kalte zenbaketa denboralearen ostean, Pablo Gonzalez eta Gaztea Sariak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Monica depresioaren euriteek utzitako irudi ikusgarrienak

Monica depresioaren euriteek utzitako irudi ikusgarrienak

Euriteen ondorioz, alerta gorria aktibatu behar izan dute ibai batzuetan. Hainbat lekutan kaleak itxi ere egin behar izan dituzte, eta errepide askotan istripuak izan dira. Luiziak ere nonahi.  

Larrialdi aurreko maila aktibatu dute Ebro ibaiak Tuteran izango duen ur-goraldiagatik

Larrialdi aurreko maila aktibatu dute Ebro ibaiak Tuteran izango duen ur-goraldiagatik

Ebro ibaiaren ur-goraldi horren aurrean ibilgailuak ibai ertzetik kentzeko deia egin du Tuterako Udalak. Informazio Hidrografikoko Sistema Automatikoaren arabera, asteazkenean Ebro ibaiaren emaria segunduko 2200 metro kubikokoa izango da.

Eurite iraunkorren eraginez, zenbait ibaiek gainezka egin dute egunean zehar

Eurite iraunkorren eraginez, zenbait ibaiek gainezka egin dute egunean zehar

Ibaien emariak maila berdera edo horira itzuli dira. Metro karratuko 160 litrora arte bildu dira azken 24 orduan. Pirinioetan elur jausien arriskua dago, pilatutako elur kopuru handiagatik.
Oria ibaiak kezka eragiten jarraitzen du, ur-emari altuagatik

Oria ibaiak kezka eragiten jarraitzen du, ur-emari altuagatik

Oria ibaiaren arroan, Lasarteko eta Alegiko estazioak maila gorrira iritsi dira, eta ibaiaren inguruko zenbait gune urak hartu ditu. Arratsaldean egoerak hobera egingo duela uste dute adituek.

A-1 autobia itxi dute Olazagutian, Donostiarako noranzkoan, horma bat jausi ostean

A-1 autobia itxi dute Olazagutian, Donostiarako noranzkoan, horma bat jausi ostean

395 irteeratik ari dira trafikoa desbideratzen.
Suhiltzaileek Jundizko lursail batean harrapatutako zaldi bat erreskatatu dute zodiak batekin

Suhiltzaileek Jundizko lursail batean harrapatutako zaldi bat erreskatatu dute zodiak batekin

Azken orduetako euriteen ondorioz Zadorra ibaiak gainezka egin du eta lursaila urak estali du. Suhiltzaileek zodiak bat erabili dute animaliarengana hurbiltzeko, eta hipotermia sintomekin atera dute uretatik.

Euriteek ur-putzu handiak eragin dituzte Gasteizen

Euriteek ur-putzu handiak eragin dituzte Gasteizen

Gorabehera handienak Arabako hiriburuaren hegoaldean izan dira, Batan ibaiak gainezka egin baitu. Araba eta Salbatierrabide kaleak itxita daude, euri-uren sareak ezin izan duelako emari osoa xurgatu eta estoldak ura kanporatzen ari direlako.

Euriteek arazoak eragin dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan

Euriteek arazoak eragin dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan

Azken orduetako euriteen ondorioz hainbat ibaiek gainezka egin dute Euskal Herriko hainbat tokitan. Euskalmeten arabera, arratsaldeak aurrera egin ahala, atertzera egingo du, mendebaldetik hasi eta ekialdera.

Euri denboralea tarteko, Berastegin metro koadroko 133 litro pilatu dira eta Bidania-Goiatzen, 114

Euri denboralea tarteko, Berastegin metro koadroko 133 litro pilatu dira eta Bidania-Goiatzen, 114

Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunak jakinarazi duenez, Gipuzkoan egin du euri gehien. Bestalde, Bizkaiko estazio gehienetan metro koadroko 100 litrotik behera pilatu dira.
Albiste izango dira: Alerta laranja euriagatik, Reala Kopako finalari so eta Koldo auzia

Albiste izango dira: Alerta laranja euriagatik, Reala Kopako finalari so eta Koldo auzia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Herrerias ibaiak gainezka egin du Sodupe parean

Herrerias ibaiak gainezka egin du Sodupe parean

Herrerias ibaiak gainezka egin du gauean Sodupe (Bizkaia) parean. Bizilagunak etxeetatik atera dituzte.

Marea biziek EAE-ko hainbat puntutan uholde txikiak eragin dituzte

Marea biziek EAE-ko hainbat puntutan uholde txikiak eragin dituzte

Itsasgora 06:11n izan da, eta ondorioz, Bilboko itsasadarraren maila asko igo da, Zorrotzaurreko uharteko hainbat etxebizitza urpetuta; Olabeaga ere urak hartu du. Erandion, Obieta kalean sortu dira arazo gehien. Oria ibaiak gainezka egin du Orio eta Aia artean, N-643 errepidearen parean.

Uholde txikiak izan dira Bilboko hainbat auzotan eta Erandion, marea biziak tarteko

Marea bizien ondorioz uholdeak izan daitezke goizaldean hainbat tokitan

Marea bizien ondorioz uholdeak izan daitezke goizaldean hainbat tokitan

Marea biziko egunetan gaude eta itsasgora biziak izango dira. Horregatik, urak erraz hartzen dituen tokietan, lur-zakuak jarri dituzte eta kontrol lanetan ari dira suhiltzaileak, Bilboko Elorrieta inguruan adibidez, Erandioko mugan. Ikusmina dago Donostian ere itsasgora eta olatu handiak ikusteko.

1 / 21 Hurrengoa

  • Tanta hotza

    Tanta hotza

    Goialdeko depresioari buruzko albisteak eitb.eus-en

  • Negua albisteak

    Negua albisteak

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

  • Ibaiak

    Ibaiak

    Ibaien eta arro hidrografikoen ingurumen egoeraren azken orduko berriak, eitb.eus-en.

  • Ekaitzak

    Ekaitzak

    Euria, haizea, tximistak, txingorra…. fenomeno atmosferiko guzti horien ondorioak, eitb-eus-en.

  • Denboraleak

    Denboraleak

    2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.

  • Elurra

    Elurra

    Jarrai itzazu elurrari buruzko azken ordukoak, eitb.eus-en.

  • Manila gaur

    Manila gaur

    Manila eta Filipinetako gainerako uharteei buruzko azken ordukoa eitb.eus-en.