"11 Entzuteko" astearte gauero (22:15) aurkeztuko duen eztabaida-saioaz aritu zaigu Klaudio Landa "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, gizarte gaiez eta sozialez arituko dira hainbat aditurekin batera, eta astero gonbidatu nagusi bat izango dute. Lehena, gaurkoa, Fermin Muguruza izango da.
Aktualitate soziala ardatz duen eztabaida saio bizia. Klaudio Landa kazetariak denon ahotan dauden gaiak plazaratuko ditu eztabaida mahaian, denoi iritzi bat sortzen diguten gaiak. Horrez gain, astero, Euskal gizartean esanguratsua den puntako gonbidatu bat elkarrizketatuko du Landak.