Gizartea -

SUTEAK

Hamar bat edukiontzi erre dituzte Balmasedan

Edukiontzi horietako baten ondoan aparkatuta zegoen auto bat ere kiskali da. Momentuz ez dakite nork edo nortzuek piztu dituzten suteak. Udal alderdiek aho batez gaitzetsi dituzte gertakariak.

Balmasedan kiskalitako edukiontzietako baten irudia. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Balmasedan kiskalitako edukiontzietako baten irudia. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Balmasedan kiskalitako edukiontzietako baten irudia. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar bat edukiontzi erre dituzte larunbat goizaldean Balmasedan (Bizkaia), udal iturriek EITB Mediari jakinarazi diotenez. Suteak Balmasedako zenbait tokitan izan dira: Magdalena Beheko kaleko Ogasun zaharraren parean, Milioidunaren Zubiaren aurrean, Aldapa kalean Batzokiaren aurrean, San Lorentzon, B Parkerako jaitsieran eta Erreka kaleko 1. zenbakian. Gainera, edukiontzi horietako baten ondoan aparkatuta zegoen ibilgailu bat ere kiskali da.

Larunbat goizean, Balmasedako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiak bildu dira, eta irmo gaitzetsi dituzte "balmasedar guztiei kalte egiten dieten" gertakari horiek. Horrekin batera, herritarren laguntza eskatu dute erantzuleak aurkitzeko, eta inork ezer ikusi badu 657795800 telefonora deitzeko eskatu dute.

Bestalde, Mungiako Telmo Zarra kalean eta Atxurizubi kalean ere hainbat edukiontzi erre dituzte bart.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Balmaseda albisteak Eguneko albisteak